Kaixo eta ongi etorri guztiak!!


Kaixo Guztioi!

Pablo dut izena eta Magisteritzako 2. maila hirueleduneko ikaslea naiz. Ongi etorriak nire 2017-2018ko IKT-ko txokora. Bertan, klasean jorratutako gaiei buruz hitz egingo dizuet. Ziur nago hainbat arazo eta eztabaida sortuko direla teknologia berrien inguruan, eta saiatuko gara hauek erantzuten ahal dugun hoberen sarrera hauetan.

Hasteko, esan beharra dago, nik neu teknologia maitatzen dudala. Nora eraman gaitun urte pare batzutan, gutxienez harrigarria dela esan dezakegu. Orduan, teknologia berriak erabiltzen al dakigu? Gehiengoak baietz esango luke, baina teknologia hauen barnean begiratzen badugu, eta hauekin datorren guztia aztertzen badugu, erantzuna aldatu daiteke. Guk uste baino urrunago heltzen da teknologiaren boterea, eta botere hau modu egokian erabiltzeko, hainbat pausu edo betebehar eduki behar ditugu kontuan.

Argi dagoena da, IKT-en erabilera gaur egungo hezkuntzan aztertuko dugula, oinarritzat hartuz hainbat adituen iritziak. Teknologia berri hauek aztertu, eta era erakargarri batean erabiltzeko, aditu hauen eta gure esperientzien aportazioak kontuan hartuko ditugu. Kurtsoaren amaieran ideia orokor bat osatzeko gai izango gara, eta bertan ikusiko ditugu emaitzak, teknologien erabilpenei buruzko ikuspuntu hobeago bat edukitzeko lagunduko digute.

Prestatuta al dago gure hezkuntza sistema, teknologia berriei beharko zen jokoa ateratzeko? Nola aldatu egin da 90. hamarkadatik ona, teknologien erabilera klaseetan?

Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko nahiz blog honetan. Beraz, sarrera berrien zain egon, eta libre sentitu zuen iritziak partekatzeko. Hauekin lortu bait dezakegu IKT-ko blog hau guztiz osatzea.

Laster arte,

Pablo.

IKT-ak eta Hezkuntzaren arteko 4 artikulu interesgarrien hausnarketa


Kaixo berriro,

Gaur, 4 artikulu aztertuko ditugu blogean. Hain zuzen ere, teknologia eta hezkuntzaren inguruan diren adituak idatzitakoak. Iritzi desberdinak agertuko dira eta hauen hausnarketa txiki bat zuekin partekatuko dut.

Laster arte,

Pablo.

Bibliografia: 
https://drive.google.com/open?id=0B_Uot3EMBr1XS0piV011S2l5cEk

Ikerketa berriaren galderak eta hauen erlazioa aurreko artikuluekin


Egunon guztioi!

Gaurkoan, teknologien eta hezkuntzaren inguruan egingo dugun kartografia bat prestatzeko, hainbat galderei erantzuna emango diegu. Nola ikasten dugun inguruan, aurrera eramandako ikerketa batean sortutako galderak dira, eta gaia prestatzeko ondo etorriko zaigu hauek erantzutea.

1. Nola aurre egiten diozu ikerketari?

Gogoz, hainbat ideia berri aurkezten digu ikerketak, eta ikasleen iritzia kontuan hartzea ideia paregabea iruditzen zait. Beraz, onetaz gehiago jakiteko presatuta nago, kontuan hartzen diren ikasketak/ikaskuntza metodoak, edo eta esparruak aztertzeko ,eta hauetaz gauza berriak ikasteko.

2. Nolako galderak etortzen zaizkizu burura?

Hainbat galdera etortzen zaizkit burura gai honekin zerikusia dutenak. Zer ikasketa metodo/esparruari ematen zaio garrantzi gehien? Zer erraminta erabiltzen ditugu ikasteko? Ikasleen nahiak/gustuak kontuan hartzen dira ikasketa prozesuan?

3. Nolako erronkak aurkezten dizkizu?

- Baliagarria den informazioa bilatzea.
- Nire klase kideen, eta nire bizitzaren ikasketa prozesua analizatzea.
- Ideia horiek zentzuz antolatzea.
- Ondo osatutako aurkezpena egitea.

4. Nolako ekarpena egin ahal diozu tailerrari? 

Beste klasekideen ideiak elkartuz, eta nire ikuspuntua erabiliz, bizitzan zehar ikusitako ikasketa egoerak, eta etengabe sortzen diren teknika berriak aztertuz, ekarpen nahiko osatua egin dezakedala uste dut.

5. Zer espero duzu ikastea?

Irakasle, naiz ikasleen ikuspuntuak eta ideia berriak ikastea espero dut. Klase kideak hobetu ezagutu talde lanean, klaseko, zein kanpoko testuinguruetan. Eta noski, “nola ikasten dugun” galderari erantzuna ematea.


Orokorrean, galdera guzti hauek, egingo dugun ikerketaren inguruan pentsatuta daude. Baina, pixka bat urrunago begiratzen badugu, konturatuko gara, aurreko blogeko post-ean aztertutako artikuluekin nolabaiteko zerikusia dutela. Adibidez, egingo dugun ikerketa, ikastearen esanahia guztiz kolonkan uzten du. Bakarrik eskoletatik ikasten al dugu? Gehiengoak esango luke, “garrantzitsuena behintzat bai”, baina klasetik kanpo egoera eta testuinguru askotan ere ezagutzak lortzen ditugu. Ideia horrek, “barruan eta Kanpoan” ideiari erreferentzia garbia egiten dio.

Bestalde, ikerketa ikasleen iritzietan oinarritzen da, eta aurretik aztertutako artikuluetan garbi uzten da, iritzi hauen boterea eta garrantzia.

Atal honekin bukatzeko, galdera bat botatzen dut gaur egungo ikasle, irakasle eta gobernuari. Kontuan edukita, garaia aldatzen dela, eta honekin pertsonen beharrak, gustuak, gaitasunak…

- Uste duzue egokia izango litzatekela ikasleen iritziak eta ikerketa berriak kontuan hartzea, eta hauen inguruan hezkuntza erreforma, edo gutxienez zenbait aldaketa egitea?

Laster arte,

Pablo.

Chema Madoz-en irudia eta haren konexioa IKT-ekin.

Kaixo berriro lagunak,

Gaurkoan, Chema Madoz, argazkilari madrildarrak sortutako irudi bat aztertuko dugu. Bere irudien esanahia hainbat alderditik interpretatu daiteke, baina esan dezakegu bere irudiak surrealistak direla, eta bilatzen du beste esanahi bat ematea objektu arruntei. Aurretik ikusitako artikuluekin lotu behar dugu. Artikuluetan, dakizuenez, teknologia eta hezkuntzako hainbat idea jorratzen dira, adibidez ikasleen ikasketa prozesua. Bakarrik klasean edo eta testuinguru guztietan ikasten dugu? Gure ikasleen nahiak eta gogoko dituzten gauzak garrantzitsuak al dira?
Honetaz aparte, nire esperientzia batekin ere lotu behar dut argazkia. Ikus dezagun nola gauzatzen den ariketa.

Nire kasuan honako argazki hau aukeratu dut; “hodei bat kaiolan”. Chema Madoz-ek buruen kaiolei egiten die erreferentzia argazki honekin. Pertsona bakoitzaren auto-presioa irudikatu nahi zuen. Gure burua beldurragatik jartzen dituen harresiak. Hauek, ez digute uzten aske hegan egiteko, zerbait gehiago bilatzera joateko. (Autokonformismoaren simila)

Gaur egungo eskolekin nolabaiteko zerikusia du niretzat, baita artikuluetan agertzen diren gauza pare batzuekin. Adibidez, irakasleak ohituta daude betidanik erakutsi diotena irakasten, ez dituzte gauza, gai, eduki edo metodologia berriak erabiltzen, programan datorrena baino ez. Hau, erabateko autokonformismoa dirudi, ez dituzte alternatibak bilatzen edo erakargarriagoak diren klaseak prestatzen. Zoritxarrez, Magisteritzako unibertsitatetik ateratako irakasle berri batzuk ere aurrekoarekin konformatzen dira.

Ikusten dudan beste simil bat, lehen aipatutako “barruan eta kanpoan” ideiarena da. Obsesionatuak gaude klase barruko ezagutzekin eta ez gara kapaz, hortik kanpoan dauden ezagutza multzoei garrantzia ematen. Familian ikasten diren balioak, eta gure bizitzan zehar jasotzen ditugun esperientziak ezinbestekoak dira gizaki moduan garatzeko. Baina, zergatik ematen zaie garrantzi gehiago ezagutza formalei?
Gure gizartea horrela diseinatuta dagoelako, emaitza akademikoak beharrezkoak dira eta etorkizunean zure ametsetako lana lortzeko, emaitza hauetan zentratzen ez bazara, inoiz ez duzu lortuko.
Bukatzeko, irudi honek zer nolako konexioa duen nire bizitzarekin azalduko dizuet. Espero dut entretenigarria aurkitzea.
Txikitatik kirola maite izan dut. Horregatik, hainbat diziplina desberdinetan aritu nintzen txikitatik. Baina, 9 edo 10 urte nituenean futbolaz maitemindu nintzen, betidanik gustukoa nuen, baina ez nintzen honetaz konturatu, jolasten hasi nintzen momentura arte.
16 urterekin, Gasteizko errealean jolasten nenbilela, hurrengo urterako Donostiara bizitzera joatea proposatu zidaten, eta errealeko kanteran sartzea. Hortik para bat hilabete geroago, nire belaunean urtez jasotako minaren diagnostikoa heldu zen. Futbolaren ametsa bukatu egin zen bat batean.
Egoera hau, nire burua, era batean, edo bestean aldatu zuen. Ondorioz, negatibitate betetako kaiola batean murgildu nintzen, ez nuen ikasi nahi, ez kirol gehiagorik egin nahi. Garai latzak izan ziren horiek, baina egun batean konturatu nintzen kaiolaren atea irekita zegoela, eta neu nintzen atera nahi ez zuena. Beraz, atetik burua atera, eta hegan hasi nintzen, orain arte. Gainera, ez daukat inolako intentsiorik nire hegaldia amaitzeko nire etorkizunerako nahi dudana lortu arte.

Mila esker zuen denboragatik, hurrengora arte,

Pablo.

"La caza" filmaren inguruan egindako hausnarketa. (Generoa filmetan)

Kaixo berriro lagunok,


Gaurkoan, klasean ikusitako "La caza" filmaren inguruan egindako hausnarketa zuekin partekatzea gustatuko litzaidake. Honetan, filmaren gora-beheren kontaketa eta honen eraginaren erreflexioaz ere arituko gara. Bukatzeko "Bechdel testa" aurrera eramango dugu aurrera, ea film honek generoaren barrera neurtzeko.

Has gaitezen filmaren laburketa txiki batekin:

Drama honen protagonista, Lucas du izena, eta Lehen Hezkuntzako irakaslea da. Bere lana gogorekin betetzen du eta hantza denez bere ikasleetatik asko arduratzen da, ez bakarrik edukiak irakasten, eguneroko bizitzarako balioei ere garrantzia ematen die. Bere egoera ez da hoberena, emazteaz banaduta, bere semea ikusteko aukerarik gabe bizi da, dirudi lana dela bizitzeko eta aurrera joateko gogoak ematen dion gauza bakarra, eta galtzeko gutxi falta zaio.

Bere klaseko neskatila bat, Clara, berataz maitemindetzen da berarekin oso ona delako. Hau bere maitasuna erakusteko, bolita txikiaz osatutako bihotz bat oparitu nahi dio Lucas-i, baina honek gaizki dagoela pentsatzen du eta bere klasekide bati oparitzea gomendatzen dio. Clara ez du batere ondo hartzen irakaslearen jarrera eta bere anaiaren lagun batek erakutsitako bideo pornografiko batean oinarrituz, beste andereño batengana joaten da, Lucas-ek ikutu diola esateko.

Momentu honetan, Irakasleak aurretik zuen bizitza amaitzen da. Gende guztia, jakina, neskatila sinisten du, bere neska lagun berria izan ezik. Ikastolatik bota eta prozesu judizialetan murgilduta aurkitzen da, beste ume batzuen testimonio faltsuekin. Bere bizitza osoan zehar egindako lagun minak alde batera uzten diote, bat izan ezik, eta azkenean, honen laguntzarekin eta behin neskatila egindakoaz oroitzen denean, dena argitzen da. Hori bai, hainbat egoera latz pasa ondoren, non bakardadea eta antsietatea ia Lucas-en bizitzarekin bukatzen dute.



Film hau, edonori gerta dakioken arazo bat ikustarazten du. Kontu handia eduki behar da ikasle eta irakasle erlazio marra ez gainditzeko. Bestela honelako hainbat arazo gerta daitezke. Hainbat ikerketa diotenez, gizonezkoak ez daude oso ondo ikusita ume txikiak zaintzerakoan, gehiengoak emakume bat nahiago du euren umeen alboan. Zergatik al da hori? Emakume zaintzalearen estereotipoagatik, edo eta gizonezkoen izaeragatik? Erantzuna ez da garbia, baina argi dagoena da, honelako kasuetan, bai gizon, bai emakume izanda, gauzak konpontzeko aukera murriztuta dagoela. Umeek duten errugabetasuna pisu handiko argumentua bait da, eta pedofiliaren kezka eta gorrotoa inoiz baino indartsuak dira gaurko gizartean. Arazo larria da, eta betidanik gertatutakoa zoritxarrez, honi auure egiteko edozein ahelegin ez dela nahikoa esan genezake, baina gezur batean oinarritzen bada ere, zure bizitza amaituko da bat-batean.

Amaitzeko ikus dezagun  filma, "Bechdel test"-a gainditzeko bete behar dituen balditzak:

1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira:


  • Bai. Filma honetan hainbat emakume agertzen dira, behin baino gehiagotan lau baino gehiago aurkitu ditzazkegu eszena berdinean.


2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.


  • Bai. Agertzen diren emakumek pare bat aldiz hitz egiten dute haien artean.


3. Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da.


  • Ez. Zoritxarrez naiz eta emakume nabari agertu eta beraien artean hitz egin, jorratutako gaia beti da berdina, Lucas-en egoera.


Beraz, baieztatu dezakegu, film honek ez duela betetzen "Bechdel test"-aren baldintzak genero parekotasunean oinarritutako filma bat bezala onartzeko. Pena bat da gaur egun oraindik horrelako egoerak filmetan aurkitzea, emakumearen paper residuala edo objektu moduko elemetu bat bezala agertzea. Zorionez gero eta film konpainia eta zuzendari gehiago honetaz aitortu eta aurrerapenak aurrera eramaten ari dira honen inguruan.



Besterik gabe, horrela bukatzen da film honen hausnarketa. Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.

Konpetentzia-Gaitasun Digitalaren hausnarketa. (Bideo analisia)

Kaixo berriro lagunok, ongi etorri,

Gaur, klasean ikusitako bi bideoen laburpen edo mapa kontzeptuala zuekin partekatuko dut. Honetan, Konpetentzia eta gaitasun digitala zer den aztertuko dugu.

Egungo eskoletan gero eta teknologia baliabide gehiago erabiltzen dira, nahiz eta hainbat eskoletan aintzinan erabiltzen zen hezkuntza tradizionala pisu handiarekin jarraitu. Galdera hau eta besteei erantzungo diegu ariketa honetan: Zientzuk dira erraminta hauek? Nola erabili behar dira? Irakasleak prest al daude hauek erabiltzeko? Ikasleen iritziak kontuan hartzen dira?

Espero dut interesgarria aurkitzea, mila esker zuen denboragatik, hurrengora arte,

Pablo.



Bibliografia:

Adell, J. (2012). Comptencia digital con mapa conceptual. Honako web gunetik berreskuratuta:
https://www.youtube.com/watch?v=eAL5ZkhnBkE&feature=youtu.be

Moreira-Area, M. (2011). ¿Qué es la competencia digital?. Honako web gunetik berreskuratuta:
https://www.youtube.com/watch?v=V_HOIsP-Ix8&feature=youtu.be

Zer ikasten dut? Noiz? Nola? Zertarako? Norekin? (Nire hezkuntzaren bideoa)

Kaixo Lagunok,

Gaurkoan, ikerketaren ariketarekin jarraitzeko, hainbat galdera egin diot nire bururari; Noiz ikasten dut? Nola ikasten dut? Zer? Norekin? Zertarako? Galdera hauei erantzuna emateko, nire bizitzan zehar jaso ditudan ikaskuntzak, balioak eta erreferentziak, zuekin partekatuko ditut bideotxo txiki honetan.

Bestalde, ikerketa honi esker, IKT-ak erabiltzeko aukera eduki dugu klasean, ez bakarrik gure garapenerako, gure etorkizuneko ikasleen formakuntzarako ere. Teknologia hauetaz baliatuz, norberaren beharrak eta iragana ezagutu dezakegu, eta haien konpetentzia emozional eta digitala garatu ere. Bide luzea geratzen zaigu teknlogien potentziala guztiz erabiltzeko gaur egungo geletan, eta badakigu irakasle berrien formakuntzan gehiengo batean oinarritzen dela, baina hala ere, momentu honetako ikasleak erraminta hauen aurrean dauzkagu, hauek erabili ezinik.

Nahiz eta hezkuntza formalaren eragina eta beharra ezagutu, beste hainbat hezkuntza mota batzuei ere garrantzia ematen diet. ikaskuntza hauek barrukoak deritzot, nire familiangandik jasotako balioak, esperientzia pertsonalak, eta neure buruko pasioak. Hauek eragin handiagoa izan dute nire pentsamendu kritikoaren garapenerako, eskolatik zetoztenak baino. Horregatik uste dut, gaurko ikaskuntzatik inpartitzen diren ezagutzak, barruko garapenean ere bideratu beharko litzaztekela.

Ikaskuntza guzti horien  artean , gaur egun naizen pertsona eraiki egin da eta zurekin partekatzea gustatuko litzaidake. Hemen aurkitu dezakezute erreflexio honen inguruan sortutako bideoa.

Mila esker zuen denboragatik, hurrengora arte,

Pablo.




Teknografia (Kartografiaren bideoa)


Kaixo beste egun batez lagunok, 

Oraingoan, neure ikaskuntza prozesuaren gora eta beherak aurkezten dizuet, aurretik egindako kartografiaren bideoa hain zuzen ere. Kartografia originalean aurkitzen diren argazkiak ere honako web gunean aurkitu ditzazkezue: https://prezi.com/view/tUoES7ckVNWUBv9PqdE8/

Kartografia honen irudiak erabiliz, idatzizko balorazio edo gida moduko bat idatzi egin dut, eta honetan oinarrituz, aurretik grabatutako audio eta bideo bat entzungo/ikusiko duzue. Honetan, neure ikasketa-irakasketa prozesuan zehar bizitako eta jasotako ezagutzak zuekin partekatuko ditut.

Hona hemen bideoaren estekera eramango dizuen QR kodea, mugikorrean ez baldin baduzue kode hauek irakurtzeko aplikazioa, oso erraza daukazue hau lortzeko. Zartu zaitezte zuen "store"-tan (app strore, play store, etab.) aplikazioa lortzeko, dohainik jaisteko aukera izango duzue.

Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.




"Laurence anyways" filmaren hausnarketa. (Generoa filmetan II)


Kaixo eta ongi etorri beste batean ere lagunok,

Gaurkoan, "Laurence Anyways" filma zuekin partekatuko dut, eta honen ostean, hainbat galderen inguruan sortu daitezkeen zalantzetaz hausnarketa txiki bat ikusiko duzue. Hain zuzen ere, Fueyo Gutiérrezen eta Fernández del Castroren (2012) artikuluan aurkitu ditzazkegun galderak.


Film hau, lehen batean gizon baten bizitan oinarritzen da, Laurence Alia du izena, Bigarren Hezkuntzako irakaslea da, eta bere neska-lagunarekin (Fred) erlazio interesgarria duela esan genezake. Amodio gogor, txorakeri eta ironia betetako harremana daramate, eta hasiera batean dena ezin hobea dirudi.

Zenbait denbora pasatzean, Laurence-ek konturatzen da bere bizitza osoa gezur batean bizi dela eta emakume bat bezala ikusten du bere burua momentu honetatik aurrera. Transexuala bihurtzen da eta inoiz baino eroso sentitzen da bere buruarekin. Tamalki, lan egiten zuen eskolan, gehiengoak ez zuten beso irekiekin jaso Laurence-en erabakia, eta zenbait denbora pasa ondoren bertatik kalera botatzen diote. Zorionez, bere neska-laguna gogoz maitatzen jarraitzen du, baina berari egoera ustekabean harrapatzen dio eta nahiz eta lehenengo batean bere euskarri nagusia izan, gero, bera ustea erabakitzen du, eta beste gizon batekin ezkondu egiten da. 

Laurence-ek aurretik ezagututako bizitza guztiz apurtzen da eta bere izaera ulertzen duten beste lagun batzuk aurkitzen ditu, eta haiekin adiskidetasun erlazio gogorra eraikitzen du.


Urte batzuk geroago, Laurence- ek, bere bizitza berreraiki eta neska-lagun berri batekin elkartzen da, baino eskaintzen dion denbora eta arreta, idatzi nahi duen liburua eramaten du. Bat-batean, Fred bere seme bat eduki duelaz jabetzen da eta berarekin kontaktuan jartzen da bere liburu berria bidaliz.

Biak denbora bat ematen dute elkarturik eta azkenean bakoitzak bere bidea jarraitzen du.



Hauxe da filmaren laburpen txikia, poztasun, drama eta egoera gogorretaz beteta dagoen filma da. Hasiera batean nahiko erritmo motela darama, baina ordu bat pasatzerakoan, egoera surrealistetaz betetzen da, film on batean bihurtzen amaitzeko.

Gaur egun bizi ditzakegun egoera bat da, izan ere egiazko gertaera batean oinarrituta dago. Oraindik gaur, horrelako estereotipo arazoak pairatzen dira munduko eskola eta kaleetan. Aurretik eta hainbat lekuan oraindik, gaixotasun bat bezala ikusten den egoera da eta gizartea ez du era oso batean egoera hau ulertzen eta onartzen. 

Horregatik eskoletan, honen inguruan gerta daitezkeen egoerak aztertzea eta hauek errespetu guztiarekin bizitzera irakatsi beharko zen umeei. Guztiok berdinak eta desberdinak denbora berean, eta berdin da azal kolorea, erlijioa, sexu kondizioa, eta beste motatako desberdintasunak, hauetan bait dago gure mundua anitza egiten duena. Izan ere, aniztasuna da mundua polita egiten duena.

Besterik gabe, pasa gaitezen aurretik aipatutako artikuluko galderak erantzutera.

1. Emakumeak nabarmenak dira filman?

  • Bai. Hainbat egoeretan murgilduta dauden emakumeak agertzen dira, eta hauen papera filman "Bechdel test"-a gainditzera eramaten dute. Haien arteko elkarrizketak eta erlazioak behin eta berriz suertatzen dira, eta ezinbesteko papera daramate filmaren garapenerako.

2. Emakume desberdinak agertzen dira filman?

  • Bai, era eta egoera desberdineko emakume nabari agertzen dira filman.

3. Rola naturalizatzen dituzten eszenak sahiesten dira?
  • Film honen helburu orokorra, aurretik aipatutako gizartearen genero estereotipoak apurtzea du helburu, eta pertsona guztien aberaztasuna erakusten sahiatzen da.

4. Emakumeek paper aktiboa da filman?
  • Bai. Aurretik azaldu dudan moduan, haiek gabe filma ez luke izango inolako sentzurik. 


5. Garrantzia ematen zaio emakumeak genero-gatazkekin bizitzen duten borroka etengabeaz?
  • Bai. Patriarkadoko arazoak, indarkeria arazoak eta beste batzuk aurkitu ditzazkegu filman, eta hauen inguruan pentsamendu kritikoa sustatzea dute helburu.

Espero dut analisi hau interesgarria aurkitzea. Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.

Bibliografia:

Fueyo Gutiérrez, A., eta Fernández del Castro, J. I. (2012). Hacer visible lo cotidiano a través del      cine: la perspectiva de género en la Educación para el Desarrollo. Revista electrónica interuniversitaria de formación del profesorado, 15(2).





Genero eta IKT-ak. (Artefaktua)

Kaixo berriro lagunok,

Honako honetan, genero eta IKT-en inguruko ariketa erreflexibo bat ekartzen dizuegu, artefaktu bat hain zuzen ere.

Gaur egun, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun eta berdintasunak aurkezteko eta estereotipoekin apurtzeko, makey-makey aparatua erabili dugu. Scratch programaren bitartez, gai honi buruzko galdera batzuk sortu ditugu, bakoitzean zientifikoki frogatuta dauden bi erantzun posible jarriz. Makey-makey aparatua ordenagailura konektatuz, galderak pultsadore batzuen bitartez erantzutea lortu dugu, ikastoletan umeek honen inguruan ikasteko asmoz. Betiere, galderen edukia adin desberdinetara moldatu daieteke.

Galdera hauen helburu nagusia, bideoan aipatu dugun bezala, gizarteak genero rolen inguruan dituen estereotipoak haustea da, eta horretarako, galdera bakoitzaren erantzuna aztertuko dugu, berdintasuna azaltzeko hau ikasleen buruan egon ez ezean.


Espero dugu interesgarria aurkitzea. Mila esker eta hurrengora arte,

THE SPECIAL ONES


"Salvados" telesaioaren "Conectados" episodioaren hausnarketa



Kaixo beste egun batez lagunok,

Gaurkoan, Jordi Évole-ren "Salvados" telesaioren "Conectados" episodioan murgilduko gara. Bertan teknologia berrien adikzioari buruz hitz egiten da. Nola hauek errealitatetik kanpo mantentzen digute eta nola gero eta gehiagotan, bai gazte, bai heldu eta zaharrak, adikzio honen arazoak pairatzen dituzte.
Salvados "Conectados" from Peter66Pan on Vimeo.

Hausnarketa honekin hasi baino lehen, esan beharra dago, Jordi Évole, nire kazetari gogokoena dela. Aurrera eramaten dituen elkarrizketak paregabeak iruditzen zaizkit, mota askotariko pertsonaia famatu eta ez famatu elkarrizketatu ditu, eta guztiekin bere estiloari leial jarraitu dio. Pertsonaia hauen artean daude; M. Rajoy, Nicolas Maduro, Carles Puigdemont, José Mújica, Josef Ajram, Errenteriako auzokideak, harakintzaren langileak, jornaleroak, ikasleak, etabar aurkitu ditzazkegu. Ez baduzue inoiz aukera izan elkarrizketa hauek ikusteko, gogoz gonbidatzen zaituztet hauetaz gozatzera. Jordiren izaera, pentsamendu kritikoa bultzatzeko erraminta paregabea da, eta ez du inolako lotsarik egiak edonoren aurpegian esateko, nahiz eta gogorrak izan.

“Conectados” episodioari bueltatuz, esan behar dut, klasean ikusi genuenean ez zela nire lehenengo aldia, aurreko batean zenbait zatitxo ikusi bait nituen nire mugikorrean, hala ere, gogoz freskatu nuen.

Saioa, neskato batek bere mugikorrarekin duen adikzioari buruz hitz egiten hasten da. “Instagram” sare sozialean oso aktiboa dela aurkezten digute, egunero hiruzpalau argazki igotzen dituela eta guztietan ezin hobe agertu behar dela, horretarako bere denbora ematen du dena kontrolpean edukitzeko; ilea, argia, angelua, etabar. Elkarrizketaren amaieran, mugikorrik gabe ezingo lukela bizi aitortzen du, irribarre gozo batekin amaituz, baina produktorea “amaitu dugu!” esaten duenean, bere aurpegia serio bihurtzen da bat-batean. Gaur egun esaten den moduan “postureo” edo faltsutasuna erakusten digu, ze aurpegi erakutsi nahi diot herrialdeari?

Honen ostean, saioa aurrera jarraitzen du beste hainbat gaiekin, adibidez; adikzio honi aurre egiteko terapia, Jordik berak “Twitter”-ri duen adikzioa, zenbait ikusle ematen duten denbora pantailen aurrean, Francisco aita santuaren digitalizazioa, hainbat gurasoen kezkak bere umeekin, eta beste batzuk.

Bukatzeko, “Zygmunt Bauman” soziologo eta filosofoarekin elkarrizketa interesgarria aurkitu dezakegu. Bertan, mugikorrak, deabruarekin parekatzen ditu, esanez; “etengabe eskuragai daude”, dispositibo hauek erabiltzen dituztenei buruz hitz egiten. Askatasun guztia eta pribatasuna galdu egin dugula, eta bizitzeaz ahaztu garela azaltzen digu. Ondoren, pertsona helduak bizi duten garaiaz, eta hauek bizi izan duten aldaketaz aritzen da, gaur egungo gazteekin konparatuz, hauek ez bait dute besterik bizi. Honen harira, gaur egungo belaunaldien gaitasun sozialaren galeraz hitz egiten du, “hizketaren artea” eta honen garapenaren garrantzia argi uzten du.

Hausnarketarekin hasteko, lehenengo nire egoera azaldu behar dut. 1989. Urtean jaio nintzen, dagoeneko hainbat teknologia mundua mugitzen zituzten, baina gaztetxo batean bihurtu nintzen arte, etxeko telefonoa zen komunikatzeko genuen guztia. Ondoren, 15 edo 16 urte nituenean, lehenengo Nokia mugikorrak atera ziren merkatura, eta ni, nire amari esker, Nokia 3330 bat edukitzeko aukera izan nuen. Kriston aldaketa dudarik gabe, edozein lekutatik deiak egin eta mezuak idazteko aukera izatea, gauzak pila bat errazten zituen. 2009. urtean “Whats app” aplikazioa sortu zenean ordea, mundua guztiz aldatu egin zen. Interneten bidez mezuak eta deiak dohainik egiteko aukera? Gezurra zirudien, baina bai, hala izan zen. Honekin, Zygmunt-ek esaten duen moduan, guztiok etengabe konektatuak egotera pasatu ginen. Hau hona eta txarra izan daiteke era berean. Norbaitekin hitz egiteko beharra dugunean primeran datorkigu, baina mundutik deskonektatu nahi dugunean, mugikorra etxean utzi behar dugu, bestela ez dago modurik.

Gaur egun mugikorrik gabe ezin naiz bizi, aitortu behar dut. Tristea hagian, baina egia azken finean. Ez naiz sare sozialen maitalea, izan ere ez dut “Facebook” ezta ere. Ez zait gustatzen nire bizitza besteekin zabaltzea, zer egiten dut, non edo norekin nagoen, zer jaten dut, etabar. Ez dut besteen onarpena edo oniritzia behar zoriontsu izateko edo maitatua sentitzeko. Hala ere, beste batzuen jarrerak honen inguruan ulertzen eta errespetatzen ditut, esaten dudan gauza bakarra da, ez dela niretzako.

Hau esanda, “Google”, “Youtube” eta “Whatsapp”-a nire bizitzan behar ditut. Goizetan esnatu bezain pronto “Youtube”-ra noa, ea “NBA”-ko taldeak zer egin duten jakiteko, “Highlights”-en amorratua naiz, onartzen dut. Honetaz aparte, “seriefilo” itsua ere kontsideratzen dut nire burua, eta hauekin mugikor eta telebistaren aurrean denbora luzeak ematen ditut. Hona hemen gomendatzen dizuet serie batzuk; “Breaking Bad”, “Game of Thrones”, “The Knick”, “Peaky Blinders”, “Utopia”, “Dexter”, eta horrela luze jarraitu dezaket.

Beraz, teknologiaren menpekoa al naiz? Bai, eta horrela jarraituko dudala uste dut, zorionez edo zoritxarrez.

Amaitzeko, gaur egungo munduaren beharrei begirada botako diegu. Informazioaren mendea deitu izan diote behin baino gehiagotan gure denboraldiari. Eskuragarri dugun informazio kopurua ikaragarria da, egunero handitzen doa eta bere hazkundea ez da inoiz geldituko. Honetaz egoera egokian baliatzeko, ikasi egin behar da, nola hautatu hainbeste informazioen artean, zein da egokia? Zein da egiazkoa?

Gure informazioa ere kutxa berberean sartu dezakegu, zer partekatzen dugun besteekin kontu handia eduki behar da, bestela ustekabe arriskutsuekin topa gaitezke. Aurretik aipatutako sare sozialen erabiliera ere, serioski hartu behar dugu. Ez da txarra ondo pasatzea, zure lagunekin komunikatzea (idatziz, argazkien bidez…), baina “Conectados” saioan ikusi dugun bezala, menpekotasunaren marra oso fina izan daiteke eta ez gara ahaztu behar benetan inportatzen dizkiguten gauzetaz arduratzea.
Nork daki hemendik hamar urtera egongo diren teknologiak; begi inplanteak, burmuin inplanteak, 4 dimentsio… Denbora ailegatu baino lehen, gu eta gure gazteak prestatu behar ditugu, gaur egun agertzen diren arazoak ez handitzeko. Atera zaitez kalera txirrinarekin, zerbait hartzera lagunekin, mendira, amona bisitatzera, zergatik ez?

Sarrera hau interesgarria aurkitzea espero dut, besterik gabe, hurrengora arte,

Pablo.

Online VS Offline


Kaixo berriro lagunok,

Gaurkoan erreflexio txikitxo bat egitea proposatzen dizuet. Kasu honetan, nire bizitzaren egunerokotasunean sortzen diren Online VS Offline momentuetaz hausnarketa egingo dut, baina anima zaitezte zeuen bizitzetan sortzen diren momentu hauetaz hausnartzen. 


Online momentuak:

  • Esnatzean:




Bai, esnatu bezain pronto mugikorra hartzen dut eta aurreko gauean egondako NBA-ko top 5 edo 10 jokaldi hoberenak ikusi behar ditut. Bai, ondo esanda dago; ikusi behar ditut!

Txikitatik saskibaloia maite izan dut eta jokalari hoberenak ikusteko aukera nire eskuan izatea, droga moduko bat dela dirudi.

Hain erraza da, Youtube-n sartu, NBA-ko kanalera jo eta hor daude nire zain.



  • Aspertzen naizenean:


Aurreko hainbat sarreretan ikusi dezakezuenez, nahiko seriefiloa naizela esan genezake, eta web orri hau ezagutu nuenean, gauzak pila bat erraztu zitzaidan. 

Klik bat egin, eta nahi duzun seriea edo pelikula eskuragarri duzu. Behin amaituta, beste klik bat eta hurrengo kapitulua bat batean ikusi dezakezu. Bukatu egin da aste bete bat itxarotea zure saio gogokoenaren episodio berria ikusteko.

Aurreko Online momentuan bezala, hau ere adikzio modu bat bezala ikusi daiteke, zeren behin serie bat amaituta, beste bat ikustea nahi duzu. Zorionez ez nabil egun osoan itsatsita mugikorrera eta lagunekin ateratzea ere gustatzen zait, bestela ermitaino moduko batean nihurtuko nintzateke.



  • Whatsapp-a:

Gaur egungo erraminta hoberenetariko bat, baina baita kontrolpean egoteko aproposa. Aurreko sarreretan antzeman nuen bezala, mugikorrik gabe bizitzeko aukera eduki nuen 15 urte izan nituen arte, eta lagunekin geratzeko erabiltzen genituen era konbentzionalak iada ahaztuta dauzkat. 


Aplikazio oso aproposa besteekin komunikatzeko, baina esan dugun bezala haien kontrolpean ere egoteko.

Hala ere egunero erabiltzen dut eta oso zaila egingo zitzaidake bizitza hau gabe.


Offline momentuak:


  • Lotan:




Txorakeri bat badirudi ere, ez da guztiz egia. Lotan nagoenean mugikorra metro eta erdira uzten dut gaueko mahaitxoan, bolumena jarrita noski.

Beraz, nola izan daiteke hori Offline egotea? Erraz, ensatzen naizenean kamioi baten turuta belarrian jarrita ere, ez naiz esnatzen.


  • Familiarekin hitz egiten:




Familiarekin ez dut denbora asko pasatzen, gurasoak lanean dabiltzate eta gauean baino ez ditut ikusten. Beraz, momentu hauetaz aprobetzatzen naiz eta ahal dudan gehien eurekin egotea gustatzen zait.

Mugikorra logelan utzi eta egongelan hizketan denbora pasatzen dugu, denetatik hitz egiten, eta ahal dugunean farre bat ateratzen.

  • Kirola egiten:



Dagoeneko, bloga jarraitu baldi baduzue, jakingo duzue kirola asko maitatzen dudala. Txikitatik, pilota, eskubaloia, saskibaloia, tenis, padel, futbola eta badmintonean aritu naiz.

Momentu hauek paregabeak dira kanpoko mundutik deskonektatzeko, lagunekin geratu, kiroleko arropa jantzi eta poztasunez bete!


Hausnarketa:

Beraz, nolako bizitza eramaten dut? Denbora gehiago ematen dut Online edo Offline?

Zoritzarrez, egia esan behar badut, denbora gehiago ematen dut Online, dudarik gabe. Aurretik aurkeztutako Offline momentuak ez ezik, beste guztietan mugikorra poltsikoan daramat. Adi whatsapp-era momentu guztietan, bideoak ikusten, musika entzuten...

Ez nago guztiz ez-eroso horrekin, egia da denbora gehiago pasa dezakedala mugikorrarik gabe, eta ziur aski adikto baten kategorian sartu naiteke, baina egia esanda, berdin zait. Gizarte hau demandatzen duenari erraz moldatu naiz eta ez naiz hortik atera nahi.

Espero dut interesgarria aurkitzea. Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.

"La ilusión de una vida sin internet" artikuluaren hausnarketa


Kaixo berriro lagunok,

Oraingo honetan, Evgeny Morozov, El País aldizkari digitalean idatzitako artikulu baten inguruan hausnartuko gara, "La ilusión de una vida sin internet" izenena duena. Evgeny editore entzutetzua da, eta "La locura del solucionismo tecnologico"-aren liburuaren idazlea ere. Denbora nabarmen eman du gai honen inguruan ikertzen eta horregatik gomendatzen dizuet gutxienez bere artikulua irakurtzea.





Has gaitezen ba artikuluan agertzen diren hainbat ideien inguruan eztabaidatzen. 

Hasteko, deskonexioaren ideiaren inguruan aritzen da Evgenyk. Hainbat herrialde sortutako legeei buruz hitz egiten digu, nola hauek, lanetik atera ostean deskonektatzeko aukera ematen diguten, edo ez? 

Zenbait konpainia deskonektatzeko eskubideak ari dira ematen euren langileei, behin lanetik atera, honetaz ahazteko. Laneko e-mailei erantzuteko aske egotea, pausu handi bat bezela ikusi daiteke. Lanetako arazoetaz ahasteko aukera gutxienez. Baina benetan deskonektatzen gara guztiz? Erantzuna garbia da, ez. Etxean lasai egonda beste hainbat aplikazioetan murgilduta gabiltza, Youtube, Twitter, Facebook, etabar. Bai, guk hautatutako sareetan gabiltza, baina interneten menpe hala ere.

Beraz, ez da hain erraza guztiz intenetik ateratzea, egia bada ere laneko e.mailetaz ahazteko aukera ez dugula ukatuko, baina gero eta jende gehiago "hobby" edo adikzio moduan interneta eta sareak erabiltzen ditugu. Ba al dago inolako laguntzarik adikzio honetatik ateratzeko?

Bai, eta beste batean ere ordaindu beharko da. Haibat aplikazio esistitzen dira sare sozialak dosifikatzeko, zuk aurretik zehaztutako moemntuetan baino ez sartzen usteko. Baina egia esanda, hauek sahiestea ez da hain zaila.

Bestalde, internetetik desintoxikatzeko klinikak ere badaude, berriro ere, garestiak. "Salvados", Jordi Evole-ren "Conectados" kapituluan ikusteko aukera izan genituen klinika hauek. Batez ere gazte arazoetan oinarritzen dira, baina gero eta heldu eta pertsona zahar gehiago mota hauetako arazoak pairatzen ari dira.

Zer dago adikzio honen atzean? Beti bezala, interes ekonomikoak. Konpainia ikaragarriak; Facebook, Twitter, Google, eta beste batzuk, gure datuak eta zaletasunak saltzen dituzte beste konpainia batzuei. Zer gustatzen zaio jatea? Nora joaten da oporretan? Zer nolako arropa bilatzen du? Behin informazio hau edukita, iragarkiak gure aurpegian jartzen dituzte "spam" moduan ea animatzen garen zerbait erostera. Zoritzarrez ez da bakarrik horretan geratzen eta bateon batek erraminta hau erabili omen zuen herrialde batetako elekzioak irabazteko ere, penagarria.

Bukatzeko, galdera pare bat plazaratu nahiko nizueke: Noraino ailegatuko da teknologia? Noizbehin izango al gara gai guztiz deskonektatzeko? 

"Why privacy matters" Ted Talks bideoaren hausnarketa


Kaixo beste egun batez lagunok,

Gaurkoan, Ted Talks konferentzia batean grabatutako bideo baten inguruan arituko gara. Glen Greenwald abokatua, idazelea eta kazetaria pribatasunaren garrantziaz hitz egingo digu. 2013-ko ekainean "The guardian" egunkarian PRISM zainketa programaren gora beherak argitaratu zituen, eta baita beste Segurtasun Nazionaleko beste hainbat bigilantzia goi sekretu proiektuak ere. Beheko bideoan klikatu "Why privacy matters" bideo konferentziaz gozatzeko.


Hausnarketarekin hasteko, argi utzi behar dugu pribatasunaren garrantzia. Gero eta gehiago, jendeak euren bizitzak partekatzen dituzte interneteren bidez, batzutan konturatu gabe ere. Datu gehiegi partekatzen dituzte mundu osoarekin, arriskutsua izatera helduz. Gainera, zainketa programen arazoa daukagu, ondo dago zure herrialdea zeure burua aztertzea? Jende asko uste du, ez baldin badute ezer txarrik egin, salbu egongo direla horrelako jazarpenaz, baina zoritxarrez, ez da egia.

Munduko petsona guztiak daukate zerbait, edozer, ez luketela nahi partekatzea. Naiz eta pertsona ezin hobea izan, guztiok dauzkagu sekretuak, handiak edo txikiak, berdin da. Edozer gauza izan daiteke, psikologoaren mezu bat, neska edo mutil batekin edukitako elkarrizketa, zorrak, argazkiak, etabar.

Aurreko sarreran hitz egin genuen gaira bueltatzen gara berriro, interneteko konpainia handiak duten zainketa jarraiaz. Google konpainiako CEO-k esan zuen moduan "Ez baduzu nahi besteek jakitea zer egiten ari zaren, hagian ez egitea pentsatu beharko zenuke". Gehiegi pentsatzen ditugun gauzak ez ditugu inoiz egiten. Horrek pribatasunaren islada bat erakusten digu, berdin zaie zure bizitza, datuak dira, eta erabiliko dituzte dirua ateratzeko. Gizartea kontrolpean edukitzeko erraminta paregabea benetan.

Honen harira, esan beharra dago, pertsonek duten lotsa edo honen falta, sare sozialen konponente handia direla. Ez da berdina gauza bat aurpegira esatea, edo ordenagailu batean atzean izkutaturik hitz egitea. Koldarrak betidanik esistitu egin dira, eta interneten laguntzarekin gero eta gehiago aurkitu ditzakegu. Astakeri pilo botatzen dira gaur egungo Twitter kontuetan, batzuk ondoriorik gabe, eta beste hainbat zigortzeko arriskuarekin. Nork esartzen ditu limiteak? Non dago muga adierazpen askatasunean? 

Bukatzeko, nire kasu pertsonalaz hitz egin nahiko nizueke. Ez ditut sare sozialik erabiltzen, pixkat hurbiltzen zaion sare bakarra Whatsapp-a da, eta eskura dauden murrizketetaz baliatzen naiz. Ez dut nahi jendea ikustea noiz izan den konektatu naizen azkenengo aldia. Ez dut nahi jendeak ikustea bere mezua irakurri dudan edo ez. Hau arazoak ekarri dezake. Hagian momentu bat baino ez daukat mezua ikusteko eta beste zerbait egitera joan behar naiz. Mugikorraren atzean dagoen beste pertsona, ez dudala erantzun nahi pentsa dezake, berarekin hitz egitea aspergarria dela uste dudala, edo betek daki zer gehiago. Horregatik jendearekin kontaktuan egoteko deitzeko edo aurrez aurre egotea nahiago dut.

Konektatuak bizi gara, baina ze punturaino?

Espero dut interesgarria aurkitzea. Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.

E-paperzorroa


Kaixo lagunok,

Heldu da garaia, azkenengo sarreraren eguna. Momentu onak igari ditugu blog honen zehar eta honekin amaitzeko, zuekin partekatutako sarrera guztiei begirada bat botako diegu. Sarrera hauetara zuzendu nahi bazarete, hitz gakoetan klika ezazue, esteka baten bidez aukeratutako sarrerara eramango zaituzte. Besterik gabe, has gaitezen.

Blog honen hasieran, eta lehenengo sarrera moduan, ongietorria eduki genuen, bertan nor naizen, blog honen gaia aurkeztu, eta zuen partehartzea eskatu nuen. Denbora luze igaro da eta atzo izan zela dirudi.

Saltsan sartzeko denbora ailegatu egin zen, eta zuzenenan IKT-ak eta hezkuntzaren inguruan hitz egiten zen 4 artikuluen laburpena eta hausnarketa txikia partekatu nuen zuekin. "ISSU" erraminta digitalarekin sortutako dokumentu "aldizkaria" sortzeko aukera izan nuen, eta geroztik behin baino gehiagotan erabiltzeko aukera izan dut beste ikasgai batzuetan. Ez baduzue inoiz frogatu, hau egitea gomendatzen dizuet, dohainezko plataforma digital paregabea bait da.

Hartu nuen hurrengo urratsa, proiektu edo lan handiago bat prestatzeko zuzenduta zegoen. Partekatutako sarrera honetan, hainbat galderei erantzuna eman nien. Zeintzuk ziren nire erronkak aurretik neukan lanerako, zer motatako galderak sorrazten zidan, eta beste hainbat.

Hurrengo sarrera, nire gogokoenetariko bat bihurtu egi zen egiterakoan. Chema Madoz-ek egindako argazki batzuen artean, bat aukeratu behar izan genuen eta horren inguruan IKT-en inguruan hausnarketa egin. Argazkilaritza asko gustatzen zait eta ariketa hau egiterakoan, argazkilari madrildarraren argazkietaz asko gozatu nuen.

Aurretik askotan esan bezala, nahiko seriefiloa eta zinefiloa naizela dakizue, eta oraingo honetan, "La caza" filmaren inguruan hausnartzeko aukera izan nuen. Pelikula nahiko gogorra, mezu indartsu batekin eta ezintazun eta etsipen emozioz beteta.

Honetan, 2 adituen bideoetan oinarrituz eskematxo bat egitea proposatu zitzaigun. "Mindmeister" online aplikazioa erabiltzeko aukera izan genuen. Pertsonalki, ez zitzaidan asko gustatu honetan lan egiteko era, hainbat limitazio aurkezten ziren nahi zenuen moduan montatzeko. Hala ere, gaitasun eta konpetentzia digitalaren inguruan sortutako laburpena ez zen hain gaizki atera.

Honako honetan, nire bizitzan zehar ikasitakoa zuekin partekatzeko ordua ailegatu egin zen. Horretarako, zer/noiz/nola/zertarako/norekin ikasten dut galderei erantzuteko aukera eduki nuen. Bisualago izateko bideo bat egitea gomendatu zigun irakasleak, eta nire ustez nahiko entrentenigarria gelditu egin zen. Gainera, gustuko ditudan bi abesti sartzeko aukera ere aprobetxatu nuen.

Beste batean ere, nire ikaskuntza prozesuaren gora beherak aurkezteko aukera eduki nuen. Hau egiteko, aurretik "Prezi" erraminta digitala erabiliz sortu nuen kartografia digitala, Teknografia bideo bat eginez narratu egin nuen. Bideoa ikusteko QR kodea erabili behar da. Dohain diren hainbat aplikazio erabili ditzakezue honetaz gozatzeko.

Filmetara bueltatzen gara berriro. Oraingoan, "Laurence anyways" pelikularen inguruan hausnartzeko garaia heldu zen. Berriro ere, film gogorra eta gaur egun aurkitu ditzazkegun arazoetaz hitz egiteko aukera eman ziguna. Genero estereotipoak lantzen dituen filma, non Laurence, gizonezko jaio zen emakumea aldarrikatzen da. Irakasle moduan lan egiten zuen eta ikastetxetik bota egin zioten bere identitate eta aspektu aldaketagatik. Penagarria benetan gaur egungo gizartean oraindik ezjakintasun mota hauetako laginak erakustea.

Aurreko filmak sortutako eztabaidarekin jarraituz, genneroak eta IKT-ak lotzen zituen artefaktu bat sortzera gonbidatu zigun irakasleak. Hau aurrera eramateko "Makey-Makey" aparatu famatua erabiltzeko aukera izan genuen. Zaila egin zigun hau aurrera eramatea, ez bait genuen idea askorik hau erabiltzen. Hala ere, azkenengo emaitza/proposamena nahiko interesgarria zela iruditu zitzaigun. Honen funtzionamendua nola den ikusteko, bideo bat egin genuen, non argi eta garbi azaltzen dugu gure ideiaren esanahia eta nola landu klasean.

Hurrengoan, nire gogokoenetariko telesaio baten episodio batean oinarritu ginen teknologien adikzioaz hausnartzeko. "Salvados"-en "Conectados" episodioan hain zuzen ere, Jordi Évole-k aurkeztu eta primeran zuzendutakoa.

Blogeko azkenengo sarreretara heltzen ari gara pixkanaka-pixkanaka, eta oraingo honetan, nire bizitzaren 3 Online VS Offline momentu aztertzeko ordua da. Zer nolako konexioa daukat teknologiekin? Adiktua al naiz? laburtuz, konexio nahiko sendoa daukat teknlogiarekin eta adiktu moduko bat naizela aitortu dezaket. Ez du nire bizitza goitik behera menperatzen baina honen atal garrantsitzua da, dudarik gabe.

Azken aurreko sarrera heldu gara. Honetan, Evgeny Morozov kazetaria idatzitako artikulu batean oinarritzen naiz hausnarketa bat egiteko, "La ilusión de una vida sin internet" izenekoa. Bertan, pertsonen deskonexioaz aritzen da Evgeny-k eta nola hau posible izan daitekeen edo ez.

Blogeko azken sarrera da hau, eta benetan interesgarria izan zen 2014-ko "Ted Talks" konferentzia batean filmatutako bideo batean oinarritzen da. Glen Greenwald abokatua, kazetaria, eta idazlea emandako "Why privacy matters" hitzaldian, pribatasunaz aritzen da eta zer motatako jazarpena jasotzen dugun azaltzen digu.

Eta hauxe izan da guztia lagunok. Denbora goxoa iraundu dugu blog honen sarreretaz eztabaidatzen, eta ez gara honetan geldituko, etorkizunean sortarazten diren gai berrien inguruan ere sarrera berriak izango dituzue. Edozein arazo edo galdera baduzue honako e-mail helbidera idatzi eta zuekin kontakuan jarriko naiz. pablogort@gmail.com

Beti bezala, mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.