Kaixo beste egun
batez lagunok,
Gaurkoan, Jordi
Évole-ren "Salvados" telesaioren "Conectados" episodioan
murgilduko gara. Bertan teknologia berrien adikzioari buruz hitz egiten da.
Nola hauek errealitatetik kanpo mantentzen digute eta nola gero eta gehiagotan,
bai gazte, bai heldu eta zaharrak, adikzio honen arazoak pairatzen dituzte.
Salvados "Conectados" from Peter66Pan on Vimeo.
Hausnarketa
honekin hasi baino lehen, esan beharra dago, Jordi Évole, nire kazetari
gogokoena dela. Aurrera eramaten dituen elkarrizketak paregabeak iruditzen zaizkit,
mota askotariko pertsonaia famatu eta ez famatu elkarrizketatu ditu, eta
guztiekin bere estiloari leial jarraitu dio. Pertsonaia hauen artean daude; M.
Rajoy, Nicolas Maduro, Carles Puigdemont, José Mújica, Josef Ajram, Errenteriako
auzokideak, harakintzaren langileak, jornaleroak, ikasleak, etabar aurkitu
ditzazkegu. Ez baduzue inoiz aukera izan elkarrizketa hauek ikusteko, gogoz
gonbidatzen zaituztet hauetaz gozatzera. Jordiren izaera, pentsamendu kritikoa
bultzatzeko erraminta paregabea da, eta ez du inolako lotsarik egiak edonoren
aurpegian esateko, nahiz eta gogorrak izan.
“Conectados”
episodioari bueltatuz, esan behar dut, klasean ikusi genuenean ez zela nire
lehenengo aldia, aurreko batean zenbait zatitxo ikusi bait nituen nire mugikorrean,
hala ere, gogoz freskatu nuen.
Saioa, neskato
batek bere mugikorrarekin duen adikzioari buruz hitz egiten hasten da. “Instagram”
sare sozialean oso aktiboa dela aurkezten digute, egunero hiruzpalau argazki
igotzen dituela eta guztietan ezin hobe agertu behar dela, horretarako bere denbora
ematen du dena kontrolpean edukitzeko; ilea, argia, angelua, etabar.
Elkarrizketaren amaieran, mugikorrik gabe ezingo lukela bizi aitortzen du,
irribarre gozo batekin amaituz, baina produktorea “amaitu dugu!” esaten duenean,
bere aurpegia serio bihurtzen da bat-batean. Gaur egun esaten den moduan “postureo”
edo faltsutasuna erakusten digu, ze aurpegi erakutsi nahi diot herrialdeari?
Honen ostean, saioa
aurrera jarraitzen du beste hainbat gaiekin, adibidez; adikzio honi aurre
egiteko terapia, Jordik berak “Twitter”-ri duen adikzioa, zenbait ikusle ematen
duten denbora pantailen aurrean, Francisco aita santuaren digitalizazioa, hainbat
gurasoen kezkak bere umeekin, eta beste batzuk.
Bukatzeko, “Zygmunt
Bauman” soziologo eta filosofoarekin elkarrizketa interesgarria aurkitu
dezakegu. Bertan, mugikorrak, deabruarekin parekatzen ditu, esanez; “etengabe
eskuragai daude”, dispositibo hauek erabiltzen dituztenei buruz hitz egiten.
Askatasun guztia eta pribatasuna galdu egin dugula, eta bizitzeaz ahaztu garela
azaltzen digu. Ondoren, pertsona helduak bizi duten garaiaz, eta hauek bizi
izan duten aldaketaz aritzen da, gaur egungo gazteekin konparatuz, hauek ez
bait dute besterik bizi. Honen harira, gaur egungo belaunaldien gaitasun
sozialaren galeraz hitz egiten du, “hizketaren artea” eta honen garapenaren
garrantzia argi uzten du.
Hausnarketarekin
hasteko, lehenengo nire egoera azaldu behar dut. 1989. Urtean jaio nintzen,
dagoeneko hainbat teknologia mundua mugitzen zituzten, baina gaztetxo batean
bihurtu nintzen arte, etxeko telefonoa zen komunikatzeko genuen guztia.
Ondoren, 15 edo 16 urte nituenean, lehenengo Nokia mugikorrak atera ziren
merkatura, eta ni, nire amari esker, Nokia 3330 bat edukitzeko aukera izan nuen.
Kriston aldaketa dudarik gabe, edozein lekutatik deiak egin eta mezuak idazteko
aukera izatea, gauzak pila bat errazten zituen. 2009. urtean “Whats app” aplikazioa
sortu zenean ordea, mundua guztiz aldatu egin zen. Interneten bidez mezuak eta
deiak dohainik egiteko aukera? Gezurra zirudien, baina bai, hala izan zen.
Honekin, Zygmunt-ek esaten duen moduan, guztiok etengabe konektatuak egotera
pasatu ginen. Hau hona eta txarra izan daiteke era berean. Norbaitekin hitz
egiteko beharra dugunean primeran datorkigu, baina mundutik deskonektatu nahi
dugunean, mugikorra etxean utzi behar dugu, bestela ez dago modurik.
Gaur egun mugikorrik
gabe ezin naiz bizi, aitortu behar dut. Tristea hagian, baina egia azken
finean. Ez naiz sare sozialen maitalea, izan ere ez dut “Facebook” ezta ere. Ez
zait gustatzen nire bizitza besteekin zabaltzea, zer egiten dut, non edo norekin
nagoen, zer jaten dut, etabar. Ez dut besteen onarpena edo oniritzia behar zoriontsu
izateko edo maitatua sentitzeko. Hala ere, beste batzuen jarrerak honen
inguruan ulertzen eta errespetatzen ditut, esaten dudan gauza bakarra da, ez
dela niretzako.
Hau esanda, “Google”,
“Youtube” eta “Whatsapp”-a nire bizitzan behar ditut. Goizetan esnatu bezain
pronto “Youtube”-ra noa, ea “NBA”-ko taldeak zer egin duten jakiteko, “Highlights”-en
amorratua naiz, onartzen dut. Honetaz aparte, “seriefilo” itsua ere kontsideratzen
dut nire burua, eta hauekin mugikor eta telebistaren aurrean denbora luzeak
ematen ditut. Hona hemen gomendatzen dizuet serie batzuk; “Breaking Bad”, “Game
of Thrones”, “The Knick”, “Peaky Blinders”, “Utopia”, “Dexter”, eta horrela
luze jarraitu dezaket.
Beraz, teknologiaren
menpekoa al naiz? Bai, eta horrela jarraituko dudala uste dut, zorionez edo zoritxarrez.
Amaitzeko, gaur
egungo munduaren beharrei begirada botako diegu. Informazioaren mendea deitu
izan diote behin baino gehiagotan gure denboraldiari. Eskuragarri dugun
informazio kopurua ikaragarria da, egunero handitzen doa eta bere hazkundea ez
da inoiz geldituko. Honetaz egoera egokian baliatzeko, ikasi egin behar da, nola
hautatu hainbeste informazioen artean, zein da egokia? Zein da egiazkoa?
Gure informazioa
ere kutxa berberean sartu dezakegu, zer partekatzen dugun besteekin kontu
handia eduki behar da, bestela ustekabe arriskutsuekin topa gaitezke. Aurretik
aipatutako sare sozialen erabiliera ere, serioski hartu behar dugu. Ez da
txarra ondo pasatzea, zure lagunekin komunikatzea (idatziz, argazkien bidez…),
baina “Conectados” saioan ikusi dugun bezala, menpekotasunaren marra oso fina
izan daiteke eta ez gara ahaztu behar benetan inportatzen dizkiguten gauzetaz
arduratzea.
Nork daki
hemendik hamar urtera egongo diren teknologiak; begi inplanteak, burmuin
inplanteak, 4 dimentsio… Denbora ailegatu baino lehen, gu eta gure gazteak prestatu
behar ditugu, gaur egun agertzen diren arazoak ez handitzeko. Atera zaitez kalera
txirrinarekin, zerbait hartzera lagunekin, mendira, amona bisitatzera, zergatik
ez?
Sarrera hau interesgarria
aurkitzea espero dut, besterik gabe, hurrengora arte,
Pablo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina