Kaixo berriro lagunak,
Gaurkoan, Chema Madoz, argazkilari madrildarrak sortutako irudi bat aztertuko dugu. Bere irudien esanahia hainbat alderditik interpretatu daiteke, baina esan dezakegu bere irudiak surrealistak direla, eta bilatzen du beste esanahi bat ematea objektu arruntei. Aurretik ikusitako artikuluekin lotu behar dugu. Artikuluetan, dakizuenez, teknologia eta hezkuntzako hainbat idea jorratzen dira, adibidez ikasleen ikasketa prozesua. Bakarrik klasean edo eta testuinguru guztietan ikasten dugu? Gure ikasleen nahiak eta gogoko dituzten gauzak garrantzitsuak al dira?
Gaurkoan, Chema Madoz, argazkilari madrildarrak sortutako irudi bat aztertuko dugu. Bere irudien esanahia hainbat alderditik interpretatu daiteke, baina esan dezakegu bere irudiak surrealistak direla, eta bilatzen du beste esanahi bat ematea objektu arruntei. Aurretik ikusitako artikuluekin lotu behar dugu. Artikuluetan, dakizuenez, teknologia eta hezkuntzako hainbat idea jorratzen dira, adibidez ikasleen ikasketa prozesua. Bakarrik klasean edo eta testuinguru guztietan ikasten dugu? Gure ikasleen nahiak eta gogoko dituzten gauzak garrantzitsuak al dira?
Honetaz aparte, nire
esperientzia batekin ere lotu behar dut argazkia. Ikus dezagun nola gauzatzen
den ariketa.
Nire kasuan honako argazki hau aukeratu dut; “hodei bat kaiolan”. Chema Madoz-ek buruen kaiolei egiten die erreferentzia argazki honekin. Pertsona bakoitzaren auto-presioa irudikatu nahi zuen. Gure burua beldurragatik jartzen dituen harresiak. Hauek, ez digute uzten aske hegan egiteko, zerbait gehiago bilatzera joateko. (Autokonformismoaren simila)
Gaur egungo eskolekin
nolabaiteko zerikusia du niretzat, baita artikuluetan agertzen diren gauza pare
batzuekin. Adibidez, irakasleak ohituta daude betidanik erakutsi diotena
irakasten, ez dituzte gauza, gai, eduki edo metodologia berriak erabiltzen,
programan datorrena baino ez. Hau, erabateko autokonformismoa dirudi, ez
dituzte alternatibak bilatzen edo erakargarriagoak diren klaseak prestatzen.
Zoritxarrez, Magisteritzako unibertsitatetik ateratako irakasle berri batzuk
ere aurrekoarekin konformatzen dira.
Ikusten dudan beste simil bat,
lehen aipatutako “barruan eta kanpoan” ideiarena da. Obsesionatuak gaude klase
barruko ezagutzekin eta ez gara kapaz, hortik kanpoan dauden ezagutza multzoei
garrantzia ematen. Familian ikasten diren balioak, eta gure bizitzan zehar
jasotzen ditugun esperientziak ezinbestekoak dira gizaki moduan garatzeko.
Baina, zergatik ematen zaie garrantzi gehiago ezagutza formalei?
Gure gizartea horrela
diseinatuta dagoelako, emaitza akademikoak beharrezkoak dira eta etorkizunean
zure ametsetako lana lortzeko, emaitza hauetan zentratzen ez bazara, inoiz ez
duzu lortuko.
Bukatzeko, irudi honek zer
nolako konexioa duen nire bizitzarekin azalduko dizuet. Espero dut entretenigarria aurkitzea.
Txikitatik kirola maite izan
dut. Horregatik, hainbat diziplina desberdinetan aritu nintzen txikitatik.
Baina, 9 edo 10 urte nituenean futbolaz maitemindu nintzen, betidanik gustukoa
nuen, baina ez nintzen honetaz konturatu, jolasten hasi nintzen momentura arte.
16 urterekin, Gasteizko errealean
jolasten nenbilela, hurrengo urterako Donostiara bizitzera joatea proposatu
zidaten, eta errealeko kanteran sartzea. Hortik para bat hilabete geroago, nire
belaunean urtez jasotako minaren diagnostikoa heldu zen. Futbolaren ametsa
bukatu egin zen bat batean.
Egoera hau, nire burua, era
batean, edo bestean aldatu zuen. Ondorioz, negatibitate betetako kaiola batean
murgildu nintzen, ez nuen ikasi nahi, ez kirol gehiagorik egin nahi. Garai
latzak izan ziren horiek, baina egun batean konturatu nintzen kaiolaren atea
irekita zegoela, eta neu nintzen atera nahi ez zuena. Beraz, atetik burua
atera, eta hegan hasi nintzen, orain arte. Gainera, ez daukat inolako
intentsiorik nire hegaldia amaitzeko nire etorkizunerako nahi dudana lortu
arte.
Mila esker zuen denboragatik,
hurrengora arte,
Pablo.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina