Online VS Offline


Kaixo berriro lagunok,

Gaurkoan erreflexio txikitxo bat egitea proposatzen dizuet. Kasu honetan, nire bizitzaren egunerokotasunean sortzen diren Online VS Offline momentuetaz hausnarketa egingo dut, baina anima zaitezte zeuen bizitzetan sortzen diren momentu hauetaz hausnartzen. 


Online momentuak:

  • Esnatzean:




Bai, esnatu bezain pronto mugikorra hartzen dut eta aurreko gauean egondako NBA-ko top 5 edo 10 jokaldi hoberenak ikusi behar ditut. Bai, ondo esanda dago; ikusi behar ditut!

Txikitatik saskibaloia maite izan dut eta jokalari hoberenak ikusteko aukera nire eskuan izatea, droga moduko bat dela dirudi.

Hain erraza da, Youtube-n sartu, NBA-ko kanalera jo eta hor daude nire zain.



  • Aspertzen naizenean:


Aurreko hainbat sarreretan ikusi dezakezuenez, nahiko seriefiloa naizela esan genezake, eta web orri hau ezagutu nuenean, gauzak pila bat erraztu zitzaidan. 

Klik bat egin, eta nahi duzun seriea edo pelikula eskuragarri duzu. Behin amaituta, beste klik bat eta hurrengo kapitulua bat batean ikusi dezakezu. Bukatu egin da aste bete bat itxarotea zure saio gogokoenaren episodio berria ikusteko.

Aurreko Online momentuan bezala, hau ere adikzio modu bat bezala ikusi daiteke, zeren behin serie bat amaituta, beste bat ikustea nahi duzu. Zorionez ez nabil egun osoan itsatsita mugikorrera eta lagunekin ateratzea ere gustatzen zait, bestela ermitaino moduko batean nihurtuko nintzateke.



  • Whatsapp-a:

Gaur egungo erraminta hoberenetariko bat, baina baita kontrolpean egoteko aproposa. Aurreko sarreretan antzeman nuen bezala, mugikorrik gabe bizitzeko aukera eduki nuen 15 urte izan nituen arte, eta lagunekin geratzeko erabiltzen genituen era konbentzionalak iada ahaztuta dauzkat. 


Aplikazio oso aproposa besteekin komunikatzeko, baina esan dugun bezala haien kontrolpean ere egoteko.

Hala ere egunero erabiltzen dut eta oso zaila egingo zitzaidake bizitza hau gabe.


Offline momentuak:


  • Lotan:




Txorakeri bat badirudi ere, ez da guztiz egia. Lotan nagoenean mugikorra metro eta erdira uzten dut gaueko mahaitxoan, bolumena jarrita noski.

Beraz, nola izan daiteke hori Offline egotea? Erraz, ensatzen naizenean kamioi baten turuta belarrian jarrita ere, ez naiz esnatzen.


  • Familiarekin hitz egiten:




Familiarekin ez dut denbora asko pasatzen, gurasoak lanean dabiltzate eta gauean baino ez ditut ikusten. Beraz, momentu hauetaz aprobetzatzen naiz eta ahal dudan gehien eurekin egotea gustatzen zait.

Mugikorra logelan utzi eta egongelan hizketan denbora pasatzen dugu, denetatik hitz egiten, eta ahal dugunean farre bat ateratzen.

  • Kirola egiten:



Dagoeneko, bloga jarraitu baldi baduzue, jakingo duzue kirola asko maitatzen dudala. Txikitatik, pilota, eskubaloia, saskibaloia, tenis, padel, futbola eta badmintonean aritu naiz.

Momentu hauek paregabeak dira kanpoko mundutik deskonektatzeko, lagunekin geratu, kiroleko arropa jantzi eta poztasunez bete!


Hausnarketa:

Beraz, nolako bizitza eramaten dut? Denbora gehiago ematen dut Online edo Offline?

Zoritzarrez, egia esan behar badut, denbora gehiago ematen dut Online, dudarik gabe. Aurretik aurkeztutako Offline momentuak ez ezik, beste guztietan mugikorra poltsikoan daramat. Adi whatsapp-era momentu guztietan, bideoak ikusten, musika entzuten...

Ez nago guztiz ez-eroso horrekin, egia da denbora gehiago pasa dezakedala mugikorrarik gabe, eta ziur aski adikto baten kategorian sartu naiteke, baina egia esanda, berdin zait. Gizarte hau demandatzen duenari erraz moldatu naiz eta ez naiz hortik atera nahi.

Espero dut interesgarria aurkitzea. Mila esker zuen denboragatik eta hurrengora arte,

Pablo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina