Kaixo Guztioi!
Pablo dut izena eta
Magisteritzako 2. maila hirueleduneko ikaslea naiz. Ongi etorriak nire
2017-2018ko IKT-ko txokora. Bertan, klasean jorratutako gaiei buruz hitz egingo
dizuet. Ziur nago hainbat arazo eta eztabaida sortuko direla teknologia berrien
inguruan, eta saiatuko gara hauek erantzuten ahal dugun hoberen sarrera hauetan.
Hasteko, esan beharra dago, nik neu teknologia maitatzen
dudala. Nora eraman gaitun urte pare batzutan, gutxienez harrigarria dela esan
dezakegu. Orduan, teknologia berriak erabiltzen al dakigu? Gehiengoak baietz
esango luke, baina teknologia hauen barnean begiratzen badugu, eta hauekin
datorren guztia aztertzen badugu, erantzuna aldatu daiteke. Guk uste baino
urrunago heltzen da teknologiaren boterea, eta botere hau modu egokian
erabiltzeko, hainbat pausu edo betebehar eduki behar ditugu kontuan.
Argi dagoena da, IKT-en erabilera gaur egungo hezkuntzan
aztertuko dugula, oinarritzat hartuz hainbat adituen iritziak. Teknologia berri
hauek aztertu, eta era erakargarri batean erabiltzeko, aditu hauen eta gure
esperientzien aportazioak kontuan hartuko ditugu. Kurtsoaren amaieran ideia
orokor bat osatzeko gai izango gara, eta bertan ikusiko ditugu emaitzak,
teknologien erabilpenei buruzko ikuspuntu hobeago bat edukitzeko lagunduko
digute.
Prestatuta al dago gure hezkuntza sistema, teknologia
berriei beharko zen jokoa ateratzeko? Nola aldatu egin da 90. hamarkadatik ona,
teknologien erabilera klaseetan?
Galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko nahiz
blog honetan. Beraz, sarrera berrien zain egon, eta libre sentitu zuen iritziak
partekatzeko. Hauekin lortu bait dezakegu IKT-ko blog hau guztiz osatzea.
Laster arte,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina